• Irati Ayerza fotografa profesional

    Ama, emakumea eta argazkilari konprometitu eta nekaezina

Saio bakarrak

Istorio bakoitza, familia bakoitza, argazki-saio bakoitza bakarra da. Horregatik eskaintzen diot tratu pertsonalizatua, hurbila eta profesionala bezero bakoitzari.

Argazkiak bakarrik ez

Niretzat garrantzitsuena zuek esperientzia hasieratik bizitzea da, eta argazkiak ikusten dituzuen bakoitzean une berezi eta ahaztezin gisa gogoratzea.

Zer bilatzen dut?

Emozioen edertasuna eta benetako harremanak transmititzea. Argazki naturalekin, zuen amatasun- eta familia- albuma sortzen laguntzea dut helburu.

Irati Ayerza

Irati Ayerza

KAIXO, IRATI NAIZ

Ama, emakumea, istorio kontalaria, nekaezina eta konprometitua.

Oso pozik nago zu hemen ikusteaz, nire etxean, bai zure istorioa argazkietan kontatzea nahi duzulako, nire lana ikusi nahi duzulako edo, besterik gabe, nitaz gehiago jakin nahi duzulako. ESKERRIK ASKO!

Inoiz ez zait gehiegi gustatu nitaz hitz egitea, baina badakit honen atzean nor dagoen jakitea beharrezkoa dela, pixka bat gehiago ezagutzeko eta elkarrekin lan egiten lagunduko digun lotura sortzeko. Nire lana emozioan, naturaltasunean eta familiekiko hurbiltasunean oinarritzen dut, eta horregatik da garrantzitsua niregatik hastea.

Emoziorik gabe ez dago jakin-minik, ez dago arretarik, ez dago ikasketarik, ez dago memoriarik – Francisco Mora

Kasualitatez hasi nintzen argazkigintzan. Nire semeen jaiotzarekin eta haurtzaroa dokumentatu eta irudikatzeko sentitu nuen beharrarekin. Kazetaritza ikasi nuen, nire pasioa txikitatik. Oraindik gogoan dut 8-9 urterekin sukaldean egunkaria nola irakurtzen nuen, azaletik denbora-pasetaraino. Beraz, esan daiteke betidanik gustatu zaidala jendearen istorioak eta testigantzak kontatzea. Lehen hitzarekin, orain irudiekin.

Bidaia-agente gisa ere badut prestakuntza eta lan-esperientzia (bidaiatzea da nire beste pasio handia), eta adimen emozionalean aditua ere banaiz; esperientzia horrek heldutasuna, aldakortasuna eta taldean lan egiteko gaitasuna eman dit. Pazientzia handia dut, konprometitua naiz eta asko inplikatzen naiz abian jartzen dudan proiektu bakoitzean. Nahiko burugogorra naiz, zerbait buruan sartzen zaidanean ez naiz geldirik egoten hori lortu arte.

Inspiratzen nau… Egunerokotasunean ditugun gauza txikien edertasunak. Arteak eta naturak. Arratsalde euritsu eta hotz bat lehioaren bestaldetik begiratzeak, musika lasaia entzuten dudan bitartean.

Gustoko dut… Bidaiatzea eta kulturak ezagutzea. Jendearen istorioak entzutea. Garagardo batzuk lagunekin hartzea. Salitre usaina eta olatuen zarata. Lur bustiaren usaina udako ekaitz baten ondoren. Oinutsik ibiltzea. Nire egongela landarez betetzea. Goizetan luze ohean egotea. Nire semeekin jolastea, besarkatzea eta euren barrea entzutea. Inprobisatzea, baina nire erara.

Ezin ditut jasan… Errespetu faltak eta inposizioak. Norberekeria. Bidegabekeriak.